XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaiaz zer dakit?

Gaia lantzen hasi aurretik, egin itzazu segidako ariketak:

Ikastetxe bateko ikasleen kopurua, gelaka, honako hau da:

Ikasmaila: 1., 2., 3., 4., 5., 6.

Ikasle-kopurua: 25; 20; 23; 28; 32; 22

Egizu ikastetxeko ikasleen barra-grafikoa gelaka.

Azken zazpi urteotan lehen ikasturtean ikasle hauek izan dira:

Urteak

Duela 7 urte; Duela 6 urte; Duela 5 urte; Duela 4 urte; Duela 3 urte; Duela 2 urte; Duela urtebete

Ikasle-kopurua: 32; 25; 22; 32; 28; 23; 20

Egizu ikasmaila horretako ikasle-kopuruak azken urteotan izan duen bilakaeraren grafiko lineala.

Lurralde batek kmampsup2;-ko 10 biztanleko dentsitatea du.

Zer esan nahi du horrek?

Oso populatua ala gutxi populatua dago?

Egizu pertsona batek beste norabait bizitzera aldatzeko izan ditzakeen arrazoien zerrenda.

Idatzi hiri hitzarekin zerikusia duten hitzen zerrenda bat.

1. Espainiako biztanleria

Euskal Herriko biztanleria aztertzean datu asko jasotzen dituzten grafikoak egiten ikasi zenuen.

Grafiko horietan, barrazkoak eta linealak, lerro bertikalak (ordenatuenak) biztanle kopurua jasotzen zuen, eta horizontalak (abzisenak) beste datu batzuk: probintziak, urteak...

Baina alderantziz ere badago egitea: pertsona-kopurua horizontalean eta beste datuak bertikalean.

Hobeto ikusteko, har ditzagun ikastetxe bateko 7 eta 12 urte bitarteko ikasleen datuak.

Lehenik, mutilen barra-grafikoa egingo dugu, aurrez deskribatutako moduan, baina oraingoan ezkerrerantz:

Adina: 7 urte; 8 urte; 9 urte; 10 urte; 11 urte; 12 urte

Mutilak: 38; 32; 28; 27; 22; 18

Neskak: 42; 38; 29; 25; 25; 20

Ikasle kopurua

Adina